Jardunaldian ere ikusi ahal izango dira, zuzenean, makina-erremintarekin lotura duten proiektuak sortu dituztenen testigantzak, egun negozio iraunkorra eta errentagarria izaten jarraitzen dutenak.
Gure inguruko enpresa berriekin elkarlanean aritzeko gakoak ezagutuko ditugu, eta baita konpainiek teknologia berriak sortzen eta barneratzen lagunduko dutenak ere.
Industrian finkatuta dauden agenteak eta fabrikazio aurreratuko eta digitaleko start-up nabarmenenak elkartzeko lankidetzarako espazio bat sortuko dugu.