Panel honetan adituek fabrikazio aurreratuaren digitalizazioa moldatzen duten gaur egungo joerak azalduko dituzte: Adimen Artifiziala, Digital Twin, Deep Learning, etab.
Egungo testuinguru konplexuan eta aldakorrean, aldaketa hori burutzeko ezinbestekoa da fabrikazioaren eta digitalizazioaren arteko harreman estua ulertzea.
Fabrikazio aurreratuaren etorkizuneko ardatzak ulertu behar dira, batez ere, fabrikazioaren teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ulertzea exijitzen duen alor honetan lehiakorrak izan nahi duten enpresentzat.
Robotikaren, adimen artifizialaren, datuen kudeaketaren, produktuen eta prozesuen Digital Twinen eta are negozio-eredu berrien aplikazioek, etorkizunean ezagutu eta gure erakundeetan integratu beharko diren aukera berriak erakusten dituzte.